Edukira joan Nabigatzailera joan

Goieki - Goierriko Garapen Agentzia

B G

Albisteak

 

Goierri Kolore 2008

Berrien portadara itzuli

Aktualitatea  

Lur-zientziak urdaibain erakusketa.

2010, martxoaren 2a -

2005eko abenduaren 22an emandako 60/192 ebazpenaren bitartez, ONUk "Lur planetaren nazioarteko urtea" izendatu zuen 2008a. Aldi berean, 2007-2009 hirurtekoan zehar gauzatu nahi diren hainbat ekimen desberdinen antolaketaren ardura Unescoari - UNEParen (United Nations Environmental Program) eta ONUko antzeko beste estamentuen laguntzaz - eta IUGS-i (International Union of Geological Sciences) eta beste Elkarte Geologikoei eman zien. Hirurteko honetan lortu beharreko helburutariko bat Lur-zientziekin zerikusia duten alderdiak gizarteratzea da.

Ospakizun honetaz baliatuz, Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Sailak Urdaibai Biosferako Erreserban eta Lur-zientziekin zerikusia duten garatutako, garatzen ari diren eta garatuko diren lanak gizartera zabaldu nahi ditu. UPV-EHUko Unesco Katedrak, Urdaibaiko Patronatoak eta UPV-EHUk finantzatu dituzte lan hauetako gehienak.

Landarlan ingurumen taldeak unibertsitatean gauzatzen den ikerketa Goierriko gizarteari gerturatu nahi izan dio erakusketa honen bitartez. Ikusgai duzuen erakusketa honetan, Urdaibaitik Goierrirako lotura egin nahi da, gaur mendiz eta errekaz banatuta dauden bi eskualde izan arren, itsaso berean sortutako arrokak direlako.

Ordutegia:

 Lanegunetan: 19:00etatik 21:00etara

 Jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara

Ez galdu...

Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)

Ekuadortik Goierrira

Langabezia datuak-immigrazioa 2009
(PDF - 8 Kb.)

2009ko abenduko langabezia datuak