Albisteak
Goierri Kolore 2008
Gazteen artean lan autonomoa sustatzeko langabezia-prestazioen kapitalizazio portzentaia handitu dute
2010, urtarrilaren 13a -
Gobernuak langabezia-prestazioen kapitalizazio-ehunekoa handitu du, lanik ez duten langile gazteak, langile autonomo bihurtu ahal izateko aukerak handitzeko.
Orain arte, aldi bakarreko ordainketa, jarduera garatzeko beharrezko inbertsioari zegokion zenbatekoa kontuan izanda, ordura arte ez jasotako kontribuziozko langabezia-prestazioaren zenbatekoaren %60a zen gehieneko muga.
Muga hau %80era igo dute 30 urte baina gutxiago duten gizonentzako eta 35 urtetik beherako emakumeentzako, bi adin hauek barne. Horretarako langabezia-prestazioaren kapitalizazio eskaera 2009ko abuztuaren 20 eta 2010eko abenduaren 31 bitartean egin beharko da. (1300/2009, Errege Dekretua, uztailaren 31koa, Langile Autonomo, Sozietate eta Kooperatibentzat presazko enplegu neurriei buruzkoa)
Ez galdu...
Esperientzia migratorioak
(PDF - 453 Kb.)
Ekuadortik Goierrira
Langabezia datuak-immigrazioa 2009
(PDF - 8 Kb.)
2009ko abenduko langabezia datuak


